Idazkaritzako tramiteak

Idazkaritzan tramiteren bat egin beharra badaukazu, bete formulario hau eta telefonoz edo aurrez aurre erantzungo dizugu ahalik eta arinen, baina betiere hitzordua aldez aurretik eskatuta..

Azaroak 25

2021/11/25

   

   

    Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egun honetan bereziki vaina baita urteko beste egun guztietan ere gure institutuak berdintasunaren aldeko baloreak suspertzen eta hartarako jarduerak bultzaten jarraituko du.

Bilboko auzoak ezagutzen

27/10/2021

    2021eko urriaren 27an bigarren urteko Guia, Informazio eta Asistentzia Turistikoko ikasleek bisita gidatua eduki zuten Bilboko herrigunean, Saioa Barrenetxearen eskutik, Erreprodukzio Artistikoko Museoaren teknikaria bera. Eraikina San Frantzisko auzoan dago.

 

    Auzo horretan eta inguruetan bizi arren, emandako informazioa oso aberasgarria eta berria ere izan zen askorentzat. Beraz, esperientzia interesgarria eta baliagarria guztiontzat.

 

    On the 27th of October 2021 ,the second year students of Advanced Vocational studies in Tourist Guidance, Information and Assistance received a guided tour through the city of Bilbao, which was transmitted by Saioa Barrenetxea. She is the technical advisor of the Artistic Reproductions Museum, which is located in the San Francisco neighborhood of Bilbao.

 

    They received information and despite the fact that they reside in that area, it is not fully known. Also, they consider that they have had an interesting and useful experience for their last year of their corresponding training course.

.

 

Expovacaciones 2021

09/11/2021

Urriaren 1ean, turismo familiako tituluetako ikasleek “Expovacaciones” azokara joan ginen. Bertan, hurrengo hilabeetarako proposatutako turismo joera berriak ikusi ahal izan genituen. Esperientzia aberasgarria izan zen. Eskerrak eman nahi dizkiogu ekitaldiaren antolakuntzari, azokara joateko doako sarrerak eskaintzeagatik.

 

El pasado 1 de octubre los alumnos de los grados de la familia de turismo acudimos a la feria de “Expovacaciones”, donde pudimos conocer de primera mano las tendencias en materia turística propuestas para los próximos meses. Fue una experiencia enriquecedora para todos nosotros. Desde aquí queremos agradecer a la organización del evento por facilitarnos entradas gratuitas para poder asistir.

 

On October 1st, the students of the turism family degrees attended the “Expovacaciones” fair, where we could see the new trend in tourism proposed for the coming months. It was an enriching experience for all of us. We would like to thank the organization of the event for providing us free tickets to attend.

 

Le 1 octobre, les étudiants de tourisme avons assisté à la foire “Expovacaciones”, où nous avons pu voir les tendances du tourisme proposées pour les prochains mois. Ç’a été une expérience enrichissante pour nous tous. Nous aimerions remercier à l’organisation de l’événement pour nous avoir fourni des billets gratuits pour y assister.

.

 

EuskoSkills 2021

22/10/2021

Markel Cuesta ikaslea bigarren postuan geratu da aste honetan Irungo FICOBAn izandako EusSkills 2021 lehiaketan "Web garapena" espezialitatean.

 

Elorrieta – Erreka Mari LHIIk “Sareko sistemen administrazioa”, “Soldadura” eta “CAD Diseñinu Industriala" espezialitateetan hartu du parte.

 

Esperientzia asegarria eta ilusionantea gure izenean hain gogotsu han izan diren ikasle eta irakasleentzat. Eskerrik asko eta zorionak!

#euskoskills

Ikasle izatetik turismo profesionalera

26/05/2021

Oier Ladislao eta Ander Santamaria. "Guía, Información y Asistencia Turísticas" zikloko 2. mailako ikasleek bisita gidatua eskeini ziguten 1. mailako GIAT eta AVGEeko ikasleei.

 

Bisita gidatuak, Bilboko Udalak eskainiko dituen "Bilbao Izan" programaren baitan daude. Hurrengo hilabeetetan publiko orokorrari eskainiko zaio bisitaldia, PACAY S.L. empresaren bitartez. Eskerrak eman eta zorte ona opa nahi diegu turismo munduan.

Euskelec 2021: diseinurik onenaren saria!

01/06/2021

Larunbatean, hilak 29, Bilboko Itsas Museumaren aurrean EUSKELEC ibilgailu elektrikoen Euskadiko 2021eko lehiaketaren egun handiko lasterketa izan zen, eta han izan ginen Elorrieta - Erreka Mari zentrokook ere, azken urteotan bezala.

 

Propultsio elektrikodun ibilgailuen lasterketa da izatez, lanbide heziketako ikasleek, euren irakasleen laguntzarekin, diseinatu eta eraikitako ibilgailuena. Gehienbat Euskal Autonomia Erkidegoko lnbide heziketako zentroek hartzen dute parte, baina beste erkidego batzuetakoak ere hurbiltzen dira urtez urte (aurten kantabriakoka eta Aragoikoak ego dira). Guztira 19 talde partaide egon dira aurten.

 

Gure ordezkariek diseinu onenaren saria irabazi zuten, eta azken sailkapenean 9. tokian geratu ziren. amaitu zuten, ibilgailua pistan 20 minutu luzetan ibilarazi ondoren. Tentsioa, egonezina, hainbat ustekabeko, nerbioak eta emozioa puri-purian zeuden.

 

¡Zorionak, lantalde guztiari! Eskerrik asko irakasleoi (bate ere Iñaki eta Unai) eta Soldadura eta Galdaragintz eta Fabrikazio Mekanikoko ikasleoi; baita proiektuan nolabait lagundu duzuen guztioi ere, bai proiektuarekiko erakutsitako ilusioagatik eta egindako lan kementsu eta gogorragatik, ez baita betere erraza izan. Baina hortxe duzue ondo egindako lanaren fruitua. Zorionak!

Ikasle izatetik turismo profesionalera

26/05/2021

Oier Ladislao eta Ander Santamaria. "Guía, Información y Asistencia Turísticas" zikloko 2. mailako ikasleek bisita gidatua eskeini ziguten 1. mailako GIAT eta AVGEeko ikasleei.

 

Bisita gidatuak, Bilboko Udalak eskainiko dituen "Bilbao Izan" programaren baitan daude. Hurrengo hilabeetetan publiko orokorrari eskainiko zaio bisitaldia, PACAY S.L. empresaren bitartez. Eskerrak eman eta zorte ona opa nahi diegu turismo munduan.

Maitasun mota guztiak

17/05/2021

 

 

Elorrieta – Erreka Mari LHIIko Berdintasuna lantaldetik maitasun mota guztiak ospatzeko gomita zabaldu nahi dugu lau haizeetara..

Gure ikasleak ELGERAn

14/05/2021

Elorrieta – Erreka Mariko ikasleak ELGERAn, Bilboko ikastetxeen aldizkarian, protagonista bertako artikulu batean maiatzeko alean. 

 

2020-2021 ikasturteko lehenengo alean Informatika arloko ikasleek parte hartu zuten, eta bigarren honetan Fabrikazio Mekanikoko ikasle biri egindako elkarrizketa argitaratu dute. Itsaso Eguzkitza eta Joseba Lopategi dira ikasle horiek. Animatu artikulua irakurtzera; 7. orrialdean dago.

Ikasleen klaketak

06/05/2021

Urtarriletik martxora bitartean Administrazioa eta Kudeaketa lanbide-arloko zikloetako 1. mailetako ikasleek "Telefonoen bidezko Garapenerako Komunikazioaren eta Gizarte Eraldaketarako Tailerrean" hartu dute parte, IKASLEEN KLAKETAK programaren barruan. Tailer horiek hainbat ikastetxetan garatzen ditu KCD-ONGk, Film Sozialak Zine Ikusezina jaialdiaren antolatzaile ere baden erakundeak.

 

Ikasleek mobilarekin laburmetraiak egiten ikasi dutue, beti ere gai sozialen inguruko istorioak garatuz.

 

Hona hemen gure ikasleek mobilarekin grabatuta egin dituzten lan batzuk, gustukoak izango dituzuelakoan: DEPENDE, MASCARILLA, ENTREVISTA CORRUPTA eta RAMD+IN.

Zinea eta protokoloa

26/04/2021

 

 

Abenduaren 17an eta 22an, Administrazio eta Kudeaketa Sailak bultzatuta eta Zuzendaritzari laguntza ematea zikloko 2. mailako ikasleek antolatuta, Elorrieta - Erreka Mariko Lehen Zinema eta Protokolo Jardunaldiak egin ziren, Espainiako Protokolo Elkarteak antolatzen duen Zinema eta Protokolo Zikloan oinarrituta.

 

Ikastetxeko zuzendaritzak jardunaldiak ireki eta lehenengo egunean, ikasleek film edo telesailen hainbat mozketa aurkeztu zituzten, Protokoloaren Kudeaketa eta Ekitaldien Antolaketa islatzen zutenak. Ondoren, ikasle talde bakoitzak bere proposamena defendatu zuen. Publikoaren botoa jaso ondoren (saileko ikasleentzat eta gonbidatutako irakasleentzat mugatua, edukiera eta Covid mugengatik), epaimahaia (bi protokolo-irakaslek eta komunikazio-irakasle batek osatua) deliberatzera erretiratu zen, eta lehenengo jardunaldia amaitutzat eman zen.

 

Hilaren 22an eman zen ezagutzera epaimahaiaren epaia. Mozketa irabazlea Sofia Coppolaren Marie Antoinette filmari buruzkoa izan zen eta ikusleen saria Garry Marshallen Printzesa ezustekoan gortearentzat izan zen. Sari-banaketa egin ondoren, film irabazlea ikusi genuen eta, azkenean, Jardunaldiari amaiera eman zitzaion.

 

Gure esker ona eta zorionak ekitaldi honetan parte hartu eta lagundu zuten ikasle eta irakasle guztiei.

 

Argazki gehiago hemen.

  
 
 
 

X. lanaldia. Ekintzailearen Eguna

28/01/2021

 

 

Joan den ostegunean, urtarrilaren 14an, Pertsona Ekintzailearen Eguna ospatu genuen ikastetxean, ikasleen espiritu ekintzailea bultzatu eta sentsibilizatzeko helburuarekin.


Jardunaldiari hasiera emateko, mahai-inguru bat egin zuten ikastetxeko zenbait ikasle ohik eta enpresa eratu duten gazte ekintzailek: Ane Roldan (RMSport), Natalia Gutierrez (Sensory) eta Juan Pablo Zuluaga (Helastica).

 

Ondoren, Imanol Ituiño magoarekin gozatu genuen, eta amaitzeko, zentroko X. enpresa-ideien lehiaketako sariak banatu genituen. Hauek izan ziren saridunak:


- Denis Matias Cabrera (1. saria)
- Raquel Pérez García (2. saria)
- Sergio López Apestegia (3. saria)
- Silvia Agrafojo Fernández (euskaraz aurkeztutako ideiarik onena)
- Davis Barrio Fuentes (Ikasenpresa saria)
- Juan Camilo Moncada López (Ikasenpresa saria)

Zorionak parte hartu duten ikasle guztiei!!!!!

  
 
 
 

Egunean Behin lehiaketako irabazleak

22/12/2020

 

 

2020 urteko Egunen Behin jolasa abenduaren 20an amaitu zen eta zentroan abiatutako lehia-taldean parte hartu zuetenen artean irabazle bi izan genituen: bata lehiaketako irabazlea eta bestea, asteko irabazlea, zozketa bidez hautatua. Elkar dendetarako 50 €-ko bono bana jaso zuten. 

 

Irabazleak Informatika Mintegiko Gerardo eta Kimikako ikaslea, Celia, izan ziren. Zorionak!! 

 

 
          
 
 
 

Gabonak 2020

23/12/2020

Aurten ere gure ikasleek, irudimen handiz eta sormenerako gaitasun galanta erakustsiz, Gabonetako arbola bitxiak egin dituzte euren gelak apaintzeko erreziklatzeko hondakinez edo zikloetan erabili ohi duten materialaz baliatuz. Hona hemen Informatikakoek eta Kimikakoek egindakoak, bide batez Gabonak zoriontzeko eta Urte Berri oparotsua eskainiz.
 
Zorionak eta Urte Barri On!
 
          
 
 
 

Euskararen Nazioarteko Eguna 2020

25/11/2020

Lagun batzuek institutuko ikasle, irakasle eta gainerako langileok agurtu egin nahi izan gaituzte, bide batez euskaraz bizitzera eta euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan hitz egitera animatuz. Klikatu, ikusi eta entzun!:

 

. Julian Jantzi, EITBko aurkezlea; Xabier Garate Seleta, Conquis-eko kapitaina; Iagoba Arrasate, Osasunako entzenatzailea eta Ana Elordi, aktorea eta monologogilea.

Azaroak 25

25/11/2020

.

 

 

Emakumeen kontrako indarkeria desagertzeko Nazioarteko Eguna - Día Internacional para la eliminación de la violencia contra las mujeres.

 

 

 

Elorrieta – Erreka Mari LHIIan aintzat hartu eta sustatu egingo ditugu gizarte libreagoa, duinago eta berdintsuagoa lortzen lagunduko diguten jarrerak eta jarduerak.

 

En el CIFP Elorrieta – Erreka Mari nos comprometemos a considerar y promover aquellas actitudes y actividades que promuevan la consecución de una sociedad más libre, más justa y más igualitaria.

Negozio Ideiak

09/11/2020

Urratsbat eta LPO mintegiak antolatutako CIFP Elorrieta - Erreka Mari LHII institutuko 10. Negozio Ideien lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

 

Informazio guztia oinarri hauetan duzue.

 

Animatu eta aurkeztu zure proposamena!

 

Ideiak jasotzeko azken eguna: 2020ko abenduak 5a.

Faes Farma farmazeutikaren donazioa

05/11/2020

.

 

 

FAES FARMA enpresa farmazeutikoak, gure institutik gertu dagoenak, Kimika Departamentuarentzat donazioa egin berri du; ROTAVAPOR BÜCHI lurrunketarako ekipoa hain zuzen, gure ikasleek laginak konzentratzen ikas dezaten.  

 

Eskerronez estimatzen dugu lankidetza hori, ekipoa benetan lagungarria eta mesedegarria izango baitugu.

 

 

OndareUp argazki lehiaketan saritua.

30/10/2020

.

 

arriaga antzokia

 

Asier Pérez, Guía, información y asistencia turísticas zikloko ikaslea izan da OndareUp-ek eratutako Argazki Lehiaketaren bi irabazleetako bat Arriaga Antzokiaren edertasuna erakusten duen argazki honekin. Zorionak, Asier!

 

#NireOndareUp  #gazteaketaondarea

Bigarren saria Talgo-CSIC Soldadura lehiaketan!

23/07/2020

.

 

 

Terminamos el curso académico con una gran noticia para nuestro centro.

 

Tras reunirse el pasado 16 de julio el Jurado de la V Edición de los Premios de Soldadura Fundación Talgo – CSIC para la Formación Profesional, al fin tenemos el fallo con los resultados del certamen, y nuestro alumno Ruddy Mendieta, con la supervisión del profesor Iñaki del Cid, ¡ha sido merecedor del SEGUNDO PREMIO!, sólo por detrás del ganador madrileño y por delante del resto de participantes.

 

En la edición de este año, celebrada en la factoría de Talgo en Rivabellosa (Álava), que se encuentra en pleno proceso de contratación, participaron alumnos de 17 centros que imparten formación en Soldadura y Calderería, procedentes de tres Comunidades Autónomas; cuatro escuelas de la Comunidad de Madrid; una de Castilla y León y, por último, doce centros del País Vasco.

 

La organización recalca que el espíritu de estos premios es reconocer y estimular la Formación Profesional en la soldadura en acero y aluminio, una disciplina esencial en ciencia y tecnología de materiales metálicos e imprescindible en la industria ferroviaria, un objetivo compartido en esta ocasión por las comunidades de Madrid, Castilla León y del País Vasco, en las que hay más de 1.400 alumnos matriculados en el ciclo de Soldadura y Calderería.

 

Enhorabuena Ruddy, eskerrik asko Iñaki, por vuestro buen hacer. Un merecido premio, aún más si cabe al haber sido fallado por un jurado de renombre y conocedor de primera mano de la especialidad.

 

El próximo mes de setiembre Iñaki y Ruddy tienen pendiente una cita en la planta de Rivabellosa para recibir los merecidos premios consistentes en dotación económica y diverso material tanto para el alumno como para el centro.

 

Eskerrik asko, Araceli!

03/07/2020

.

 

Aurten, COVID-19k sortutako egoera dela eta, ezin izan ditugu erretiratzen diren lankideak behar bezala agurtu.

 

Datorren urtean, egoerak hobera egiten duenean, pozik ospatuko dugu elkarrekin.

 

Hala ere, uztailaren 1ean, Aracelik, 35 urte gurekin egon ondoren eta bertako auzokidea izanez, zenbait lankiderekin ospatu nahi izan zuen bere azken lan eguna, eta beraiek argazki hauek gurekin partekatuz eskertu nahi izan diote.

 

Turismoko ikasleak Fitur 2020an

24/04/2020

.

 

Iaz bezala, aurten ere gure beste bi ikaslek aukera izan dute praktikaldia egiteko Euskal Turismo Agentziak (Basquetour) antolatutako Eusko Jaurlaritzaren standean.

 

Aurten FITUReko standik oonenaren saria eman zioten eta hainbat agintariren bisita izan zuen, euren artean Pedro Sánchez gobernuburuarena.

 

 

ARRAKASTA GALANTA!. Ikasleek egindako lanarengatik zoriondu egin gaituzte Basquetourrekoek ("lan handia eta bikina egin dute"), baita Turismo Sailekoek ere ("egindako lana eskertzea baino ez dugu").

 

Ikasleak ela benetako profesionalak?

 

ESKERRIK ASKO.

Osasun arloko langileentzako biserak egiten

27/03/2020

.

 

Elorrieta – Erreka Mari institutua, TKNIKArekin lankidetzan, lanean dabil osasun arloko langileentzat biserak egiten, Fabrikazio Mekanikoko 3D inprimagailuen laguntzarekin.

 

 

 



 

Taldean lanean

20/03/2020

.

 

Analisiko eta Kalitate Kontroleko Laborategia zikloko 2.mailako ikasleek TALDE-LANAri buruzko ikastaro batean parte hartu dute, enpresen eskakizunak kontuan hartuz eta 4.0 teknologien ildoari jarraituz.

 

Parte hartu dutenek oso ondo baloratu dute ikastaroa, bideratu izan den moduari orijinala eta erabilgarria iritzi diotelako batetik, eta beren burua zuzen-zuzeneko partaide aktibo moduan ikusi dutelako bestetik.

 

Datorren ikasturtean ikastaro hori Elorrieta - Erreka Mari LHIIn eskainiko dugu guztiontzat. Beraz, interesatua bazaude bete ezazu laster jasoko duzun formularioa, IKPP ikastaroetan izena emateko jasoko duzuna, hain zuzen.



 

Berdintasunaren alde

11/03/2020

.

Joandako ostiralean ikasle eta irakasleok Berditasunaren Aldeko katea osatu genuen eta geletatik kanpo atera ginen bi guneetan Martxoaren 8rako ekitaldiekin bat eginez.

 

 

"Katerik gabe, katean" izan da aurtengo leloa. Esan eta egin, han izan ginen.



 

Ikasenpresa IX. Azokan

09/03/2020

.

 

 Joandako otsailaren 6an Lanbide Heziketako 2.200dik gora ikaslek parte hartu zuten IKASENPRESA IX. AZOKAN ekintzailetza agerian jarri nahian.

Azoka Eibarren izan zen, Untzaga plazan eta Txantza Zelain jarritako stand eta aterpeetan, eta bertan izandako ikasleek ikasgelan garatutako produktuak eta zerbitzuak eskaini zituzten, ekintzailetzarako kultura sustatzeko Ikasenpresa egitarauaren barne landutakoa jendaurrean erakutsiz.

ELORRIETA - ERREKA MARI LHIItik 10 ikasenpresa izan ziren bertan.

 

 



 

Soldadurakoak Talgo - CSIC lehiaketan

23/03/2020

.

 

Ruddy Mendieta ikasleak, Soldadurako gure zikloko bigarren mailakoak, Iñaki del Cid irakaslearekin batera, Talgo – CSIC Fundazioak antolatutako Sarien V. edizioan parte hartu zuten joandako otsailaren 26an eta 27an, enpresa horrek Rivabellosan, Araban, daukan lantokian.

Lehiaketaren helburu nagusia Lanbide Heziketan soldadura arloan eskaintzen diren zikloak sustatzea da eta egin beharreko zeregina Talgo trenetarako pieza batzuk egitea izan ohi da.

 

Lanbide Heziketako 17 ikastetxek hartu zuten parte: 1 Gaztela-Leongoa, 4 Madrilekoak eta 12 Euskal Autonomia Erkidegokoak, euron artean Elorrieta – Erreka Mari LHII.

 

Gure ordezkariak pozik bueltatu ziren, ondo egindako lanaren sentsazioarekin.

 

Ekainean jakingo dira irabazleak. Zorte on!

 

 

 

 



 

Tartanga LH Azoka

23/01/2020

.

 

Joandako ostegunean, urtarrilak 16, Erandioko Tartanga LHII institutuan Prestakuntza eta Orientazio III. Azoka antolatu zuten. Bertan, inguruko hamar ikastetxek eta unibertsitatek hartu zuten parte.

 

Gure institutuak ere stand bat izan zuen azokan eta bi tailer praktiko eskaini zituen: bata, Fabrikazio Mekanikoko departamentuaren ardurapean, 3D Inprimaketaren inguruan; bestea, Nola sortu hotza? izenburupean, Instalazioa eta Mantenimendua departamentuak antolatuta.

 

Jarduera horien berri jaso zuten DEIA eta El CORREO egunkariek eta, han idatzitakoa irakurrita, begi onez ikusi zituzten gure zentroak proposatutako tailerrok.



 

Gazteen III. Foroa Bizkaia Iraunkorraren alde

20/12/2019

.

 

 

ERRONKA: ALDAKETA KLIMATIKOA

 

2019ko abenduaren 10ean Elorrieta - Erreka Mari LHIIk parte hartu zuenl Bizkaia iraunkorraren alde Gazteen III. Foroan, Bilboko Injeniaritza eskolan, non jorragai nagusia aldaketa klimatikoa izan baitzen.

 

Analiasia eta Kalitatern Kontrola zikloko lehen eta bigarren ikastaldeetako ikasleek buru-belarri hartu zueten parte foroan eratu zituzten tailerretan. GARAPEN IRAUNKORRERAKO 2, 3, 4 , 7 eta 12. helburuak landu ziren batez ere, eta gure neska-mutilek aportazio ugari eta oparoak egin zituzten, arduradunek ondo jaso eta jendaurrean era,utsi zituztelarik.



 

Kimikakoek Gabon Zoriontsuak opa dizkigute

20/12/2019

.

 

 Aurtenko ikasleak gauza dotoreak egiteko prest dabiltza eta Gabonetako Arbola "berezi" bat egiteko proposamena egin ziguten: "zientziadun" zuhaitza, hain zuzen, azido - base indikadoreak eta laborategiko erreaktboak erabilita.

Eskerrik asko 1LA3 taldeko neskak!!!!



 

Euskararen Eguna 2019

17/12/2019

 

Euskararen asteko ospakizuna. Kantak zioen bezala. "Araban bagare, Gipuzkun bagera, Ziberun bagire eta Elorrieta-Erreka Marin, bagara".

 

 

 

Confebask, diplomen banaketa

09/12/2019

.

 

Joandako asteazkenean, abenduak 4, Confebask-ek Euskalduna Jauregian antolatutako jardueran izan ginen Elorrieta – Erreka Mari LHIIko zenbait ikasle eta irakasle. Lanbide Heziketa Duala eta Lantokiko Prestakuntza (FCT) sustatzea da urtero eratu ohi den jarduera horren xedea. Euskal lurraldeetan Lanbide Heziketako zikloak eskaintzen dituzten ikastetxe guztiak gonbidatuta geunden ekitaldira.

Sariak banatu zizkieten zenbait enpresa eta Lantokiko Prestakuntzako instruktoreri, eta diplomak institutuetako hainbat ikasleri.

Nabarmentzekoa izan zen Lanbide Heziketako bi tituludunek euren ibilbide profesionala kontatzeko egin zuten kontakizuna, heziketa-zikloa amaitu zutenetik gaurdainokoa. Garrantzia handia eman zioten, beste askoren artean, aholku hauei: enpresetan balio handiena langileen JARRERAri ematen diotela batetik eta, bestetik, ezinbestekoa dela erosotasun egoeratik atera eta norbere helburuak lortu ahal izateko beti baikor pentsatzea.

Elorrieta – Erreka Mari institutuaren izenean bertan izandako ikasleak: Jaime, Eneko, Ibai, Iratxe, Yeshua, Haizea eta Nagore.

 

Femap ikastaroa TKNIKAn

04/12/2019

.

 

Gure institutuko zenbait irakaslek FEMAP ikastaroan hartu zuten parte, elementu finitoen analisi-simulaziorako softwareari buruzkoan hain zuzen, joandako azaroan. Ikastaroa TKNIKAko Material Konposatuen espezializazio-arloak antolatu zuen Lanbide Heziketako institutuetako irakasleentzat.

 

1º premio a la mejor empresa tecnológica

27/06/2019

 

El pasado jueves dos ex-alumnos de Informática Sergio Romero y  Egoitz Aranzeta, creadores de la empresa SWIFTFLATS recibieron el 1º primer premio a la mejor empresa tecnológica del concurso de empresas creadas en el curso 2017-2018, dentro del programa Urratsbat.

 

Es el segundo año consecutivo que ex-alumnado del centro recibe el 1º premio del concurso. ¡¡¡¡¡Buen trabajo, chicos!!!

 

Parece fácil pero es muy difícil recibir un premio como éste porque compiten con empresas creadas por ex-alumnado de FP de todo Euskadi.

El espíritu emprendedor de nuestro ex-alumno se refleja en que somos el centro público de FP cuyo alumnado ha constituido más empresas desde el inicio del programa Urratsbat en el año 2000: son ya 53 empresas.

Que siga la bola...

 

Zorionak!!!!

 

Podéis ver el vídeo de la ceremonia en el siguiente video:

 

 


Emaus Nekazaritza bisita

18/06/2019

 

Ekainaren 18an CIFP Elorrieta -Erreka Mari LHIIko irakasle batzuk egin genuen bisita Emaus Nekazaritzara. Zamudioko instalazioetatik ibili ginen eta lantaldean dauden pertsonekin solasean egon ginen egiten duten lana ezagutzeko. Bertan, proiektua gertutik ezagutzeko aukera izan genuen eta lankidetza aukerei buruz hitz egiteko tartea aurkitu genuen.


El 18 de junio un grupo de profesoras del CIFP Elorrieta -Erreka Mari LHII visitamos Emaus Nekazaritza. Nos acercamos a visitar las instalaciones de Zamudio y pudimos hablar con las personas que están trabajando en la huerta. Nos dio la oportunidad de conocer el proyecto de cerca y también encontramos el momento de compartir posibles colaboraciones futuras.

 

Estableciendo alianzas para un bonito proyecto de innovación que ha sido presentado a la convocatoria de Tknika.


¡Muchas gracias por vuestro trabajo chicas!

 

 

Eta ...egunaren argazkiak ikusteko, sakatu estekan ;)


La experiencia de compartir

28/05/2019

 

Estos días, una compañera de Elorrieta-Erreka Mari, ha podido participar de una movilidad Erasmus + en Holanda. Con otro 7 compañeros de otros centros, han compartido experiencias, y aprendido de el saber hacer de otros países. Así conocieron a alumnos, centros educativos, entornos de co-working, y espacios de generación de empresas. Muchas buenas ideas que traer a casa :)

 

¡Gracias por compartirlo con todos, Arrate!

 

Toda la experiencia quedó recogida en un blog, si quieres verlo, pulsa AQUÍ

 

San Inazioko zubia

24/05/2019

 

Obra zibileko taldea San Inazio zubiko obra ikustera joan gara. Bertan, obraren gora behera azaldu dizkigute.


:)


Ezagutu portua

5/05/2019

 

Una bonita imagen de la visita que el pasado lunes, 29 de abril, realizaron los alumnos de 1º COMERCIO INTERNACIONAL al Puerto de Bilbao :)


Euskelec 2019, El equipo ganador, ¡Enhorabuena!

 

El proyecto ha sido posible gracias al esfuerzo de todo un equipo de trabajo, en el que han participado e involucrado tanto alum@s como profesor@s.

Este es el Link del álbum para que tod@s tengamos acceso a las fotos y vídeos (tanto del día como del proyecto en su consecución). https://photos.app.goo.gl/172uSkPmpfXpxTNYA


La próxima vez llevaremos a CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII al Sahara

 

Muchas gracias a todos por vuestro trabajo... 

No documents found

.



                      

.

Galdeiguzu!

Orientazioa behar baduzu heziketa-zikloren bati, lanerako irtenbideei, lan-poltsari, konpetentziak egiaztatzeko dispositiboari buruz edo enpresaren bat sortzeko laguntasuna behar baduzu, bete mesedez formulario hau eta ahal dugun lasterren deituko dizugu edo aurrez aurre hartuko zaitugu (azken hori hitzorduarekin).

Eusko Jaurlaritzaren e-learning plataforma.

Eragin zure etorkizuna

Orientazioa

Ebakuaziorako plana

Badaezpada.... 


Laneko istripu baten aurrean, zer egin...

accidente laboral

 

 

Para que no te pierdas nada

Deseamos que tengas la útlima información sobre los eventos (cuturales, deportivos, musicales, etc) que se realizan en la zona de Bilbao y sus alrededores